- EMUN
- Zerbitzuak
- Gobernantza
Herritarren parte hartzea da gobernantza irekia garatzeko ardatz nagusia. Ezinbestekoa da herritarrekin eta gizarte eragileekin elkarlanean lan egitea.
Parte hartze tekniken eta gobernantza modu berrien inguruko formazioa
Lege arauak eguneratu eta berriak komunitatearekin batera sortzeko
Interesdunen inplikazio aktiboa bermatzeko
Epe ertain edo luzeko planak elkarrekin sortzeko
Pertsona taldeen lanerako fazilitazioa
Egunetik egunera herritarrok ohituago gaude parte hartze prozesuetara. Instituzioentzat, herritarrekin sintonian lan egiteko bidea dira horrelakoak.
Aholkularia
Administrazioarekin ez ezik, enpresekin ere egiten dugu lan. Erakundearen kultura eraldatzeko, ezinbestekoa da langileen parte hartze aktiboa bideratzea.
Aholkularia
Hausnarketa estrategikoak partaidetza bidez egiten direnean, igarri egiten da. Etorkizuneko erronkak nork irudikatu dituen, hark helduko die gogoz.
Aholkularia
Parte hartzaile bakoitzak bere lekua izan dezan lortzea da ziurrenik gure lanaren zatirik zailena; alegia, ahots guztiak entzungo diren marko bat eratzea. Behin hori lortuta, erdia eginda dago.
Aholkularia