- EMUN
- Zerbitzuak
- Enpresetako zerbitzu integrala
Enpresei laguntzen diegu gizarte erantzukizunez kudeatu beharreko alderdi soziala modu integral eta integratuan kudeatzen.
Euskara planekin metatu dugun ezagutza oso erabilgarri zaigu enpresei ikuspegia ireki eta erantzun integralak eskaintzeko. Enpresetan lan hizkuntza aldatzeko erabilitako metodologiek bete-betean balio dute gainerako esparruetan ere. Enpresaren sisteman integratzea da kontua.
Aholkularia
Ez da zerbait gehiago egitea, egiten den hori beste modu batean egitea baizik. Balio ekonomikoa sortzera ez ezik, balio soziala sortzera ere bideratuta egon behar du enpresen jardunak.
Aholkularia
Ukiezinak modu sistemikoan kudeatzeak enpresa solido bat izaten lagunduko dio erakundeari. Hori da aurretik egindako inbertsioaren itzulera.
Aholkularia