- EMUN
- Proiektuak
- emun, eraldaketa, euskara, formazioa, hezkuntza, portaerak, sentsibilizazioa, soziolinguistika
- Soziolinguistika gazteekin
Zarautzeko DBH4ko ikasleek euskararen normalizaziorako soziolinguistika ezagutza garatzea, zabaltzea eta horren inguruko interesa piztea. Horrekin batera, hizkuntzari dagozkion trebezia sozialak garatzea, hizkuntza erabileraren inguruan ahalik eta modurik ulerterrazenean hausnartzea eta hizkuntza egoerak beraien ingurunean eta errealitatean interpretatzen ikastea.
Zarautzeko lau ikastetxeetako DBH4ko ikasleekin launa saio egitea. Saioetan hainbat gai landu ditugu, hala nola, hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza ekologia, hizkuntza galera eta berreskurapena, identitatea, kultur aniztasuna, hizkuntza jarrerak eta portaera, aurreiritziak eta autoestimua, euskaldunon aktibazioa…
Saioak metodologia parte hartzailea izan dute, hausnarketa sustatuz modu ludiko batean.
Gazteek hizkuntzaren inguruan hausnartu dute, hizkuntzari buruz pentsatzen eta sentitzen dutena ulertzeko eta beraien hizkuntza komunitateari buruz gauza berriak ikasi dituzte.
2014. urtetik 3.000 ikasle baino gehiagorekin egin ditugu saio hauek.
arrasate
[Mapa]Uriburu 9, behea a227 PK 20500 ArrasateTel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426
emun@emun.eus
andoain
[Mapa]Martin Ugalde Kultur ParkeaGudarien etorbidea, 8.
20.140 AndoainTel.: 943 300 978emun@emun.eus
berriozar
[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea31013 BerriozarTel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus
bilbo
[Mapa]Euskararen EtxeaAgoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus