image description
ERRONKA

Kirol begiraleen hizkuntza asertibitatean eragitea, haur eta gazteen hizkuntza ohituretan duten eragiteko gaitasuna aintzat hartuta.

image description
KONPONBIDEA

Lau moduluz osatutako formazioa:

  1. Praktika propioak eta hizkuntzen kudeaketa aztertzen.
  2. Hizkuntzen jabekuntza eta sozializazioa.
  3. Kirol begiraleen eredua eta eredugarritasuna
  4. Interbentziorako momentuak eta moduak

Entrenamenduetan egon daitezkeen egoeretarako erantzunak bilatzeaz gain, kirol begirale guztiek jokaera-kode bat adostea izango du helburu, jokaera kode adostuak kirol begiralea ahaldundu baitezake eta interbentziorako eragin soziala, taldeko pertenentzia… indartu.

Saioen ezaugarriak:

  • Parte hartzailea eta partekatua
  • Galderen eta erantzunen aniztasuna oinarri, hausnarketa sustatuko da
  • Talde txikitik talde handira lan egingo dugu
  • Eraginkortasunez hitz egiteko eta gazteen arreta mantentzeko teknikak aplikatuko dira.
image description
EMAITZA

Praktika propioen gaineko gogoeta egitera gonbidatuko ditugu, kirol begiraleen indarguneak eta ezinak identifikatu eta besteen eragile izateko beharrezko hizkuntza portaera zein interbentzio estrategiak landuta. Kirol begiralea erdigunean jarri, linguistikoki ahaldundu eta taldean interbenitzeko baliabideak garatzen lagundu nahi dio ikastaro honek.

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus