- EMUN
- Proiektuak
- diagnostikoa, emun, entzutea, estrategia, gizarte erantzunkizuna
- Gizarte erantzunkidetasunaren autodiagnostikoa ERAKIDE tresnaren bitartez

EMUN gizarte honetako parte eta eragile aktiboa den heinean eta eraldaketa soziala oinarri duenez, bere ohiko jarduna erantzunkidetasun sozialaren ikuspegitik autoebaluatzea.

ERAKIDE tresnaren bitartez gure jardunaren erantzunkidetasun sozialaren autoebaluazioa egitea partaidetzazko prozesu bat eginez eta Farapiko aholkulariak bidelagun ditugula

EMUNeko gizarte erantzunkidetasunaren diagnostikoa modu parte hartzailean egin genuen lehenengo aldiz. Erantzunkidetasunaren oinarriak taldean partekatu, landu eta eztabaidatu genituen. Ondorioz, partaideok oinarrizko ezagutza maila beretsuan izatea lortu genuen, eta horrela, autoebaluazio kualitatiboa zein kuantitatiboa kontsentsuz adostu genuen, etorkizunerako hobekuntzak proposamenak identifikatuta gainera.

Enpresaren ohiko jarduna erantzunkidetasun sozialaren ikuspegi ezberdinetatik aztertzeak dakarren ikuskera irekiera, jabetze prozesua eta ondorioz, gure jardunaren inpaktu positibo zein negatiboen kudeaketa integratzea ohiko kudeaketa ereduan. EMUNeko Gizarte erantzukizuneko zerbitzutik ERAKIDE prozesuaren ebaluatzaile lanak egiten ari gara, sektoreko beste aholkularitza batzuekin lankidetzan.