- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, euskara, teknologia
- EuskaraGoiTek

Teknologia aurreratuko erakundeetan hizkuntza kudeaketaren gaineko diskurtsoak aztertzeko proiektua.
Oro har, arlo sozioekonomikoan euskararen prestigioa indartzea. Horretarako, enpresak euskara planetara erakartzeko diskurtso erakargarriak biltzea eta horiek gizarteratzea izan da erronka zehatza.

Goi teknologiaren sektorea industria arloan prestigioa duen sektore estrategikoa denez, hor zentratu dugu gure proiektua, eta trakzio modura erabili nahi izan dugu sektore hori, beste enpresengan eragin ahal izateko. Sektore teknologikoan dauden diskurtsoak aztertu eta sailkatu ditugu, eta diskurtso interesgarriak identifikatu eta gizarteratu, beste enpresa batzuen aurrean euskara kudeatzeak duen balioa ikusarazteko.

Sektore teknologikoan esanguratsuak diren erakundeetako ordezkariak hizketan jarri eta entzute prozesu sakona egin dugu, ondorioak atera eta bideo batean jaso, laburtuta. Beraien narratibak idatzi ditugu, gaika eta profilka sailkatuta, eta narratiba horietan euskararen inguruan agertu diren balio positiboak identifikatu. Euskararen balio positiboekin lotutako diskurtsoak zabaltzeko, 9 bideo labur grabatu ditugu, sektore teknologikoko eragile aktiboen ahotik.
Bideoak, narratibak eta material osoa Eusko Jaurlaritzaren webgunean argitaratu dira.

Goi teknologiaren sektoreko hainbat eragileren arteko lankidetza lortu da: administrazio publikoa, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta enpresa aurreratuak interakzioan jarri dira. Sektorea sistema oso baten modura aztertzeaz gain, aurrera begirako gakoak identifikatu dira. Guztira 51 pertsonak eta 31 erakundek parte hartu dute proiektuan, emaitza Euskararen diskurtsoak enpresetan jardunaldian aurkeztu dugu.
arrasate
[Mapa]Uriburu 9, behea a227 PK 20500 ArrasateTel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426
emun@emun.eus
andoain
[Mapa]Martin Ugalde Kultur ParkeaGudarien etorbidea, 8.
20.140 AndoainTel.: 943 300 978emun@emun.eus
berriozar
[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea31013 BerriozarTel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus
bilbo
[Mapa]Euskararen EtxeaAgoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus