- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, berrikuntza, emun, euskara, ko-sorkuntza
- Euskalgintzaren berrikuntza palankak

Euskara biziberritzeko prozesuak behar dituen berrikuntzarako palankak bilatzea eta gizarte eragileekin dauden aukerak eztabaidatzea.

Euskalgintzaren ordezkaritza zabalarekin kosorkuntza prozesu trinko eta espaziatua gidatu dugu 3 urtez, backcasting prozesu batekin abiatuta eta askotariko sorkuntza-ariketa parte-hartzailez baliatuta (meditazioak, Tomorrow Headlines, ispilu eta deslokalizazio ariketak, kanpo inputak jasotzeko hitzaldiak…).

Euskara biziberritzeko berrikuntza palankak identifikatu dira: ur-putzu berriak bilatzea, egiteko moduak berritzea, statu quo-a zalantzan jartzea eta elkarlan kultura handitzea. Horien barruan, hurrengo urteetarako eginbide eta egin modu ugari identifikatu eta zerrendatu ditugu.

Desberdinen arteko hibridazio eta elkarlanean oinarritutako proiektuak sortzea, GFAren diru-laguntza programetan egokitzapenak egitea, Etorkizuna Eraikizen palanketatik eratorritako proiektuak sartzea, Putzuberri proiektua martxan jartzea, Badalab-en ernamuina sortzea.