- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, emun, genero berdintasuna, kontziliazioa
- Euskalgintzako erakundeek kontziliazioan egindako ibilbidearen azterketa

Hipotesiari erantzutea “Euskalgintzako enpresa eta erakunde kopuru esanguratsu batek arreta berezia jartzen dio lan ordaindua, zaintza lanak nahiz bizitzako beste eremuak bateragarriago egiteari”.

Azterlanak bi atal nagusi izan ditu:
- Azterlan kuantitatibo eta batez ere kualitatibo formatuan: Neurriek bilduma eta erabilera datuak
- Kontziliazio neurrien praktiken fitxak

Ezaugarri eta jarduera-eremu ezberdinetako 10 erakunderen 2018-2019 urteetako datuak aztertu dira.
Languneren eskutik, elkarteko bazkide garen Emunek eta Elhuyarrek elkarlanean burutu dugu azterlana.

Berdintasunarekiko sentsibilitatea eta ikuspegi feminista kontzientea gailendu dira aztertutako erakundeen %70ean. Horrek, berretsi dutenez, segregazio bertikalaren txikitzea eta lidergo estiloen aldaketa ekarri du hainbat erakundetan.