Debagoiena 2030
- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, aniztasuna, berrikuntza, dinamizazioa, elkarlana, emun, entzutea, eraldaketa, estrategia, gizarte erantzunkizuna, gobernantza, iraunkortasuna, ko-sorkuntza, partaidetza, plangintza
- Debagoiena 2030 garapen iraunkorrerako lankidetza sarea

ERRONKA
Debagoiena 2030 lankidetza sarearen barruan Debagoieneko erronka eta iritziak ezagutzea, eta irtenbideak aztertzea.

KONPONBIDEA
Debagoiena eskualdean entzute fase zabala egin dugu askotariko aldagaiak aintzat hartuta (herria, adina, jatorria, generoa, sektorea, esperientzia…). Era berean, hainbat gaietan entzute espezifikoko prozesuak egin ditugu: energia, lanaren etorkizuna, lana eta inklusioa, klima aldaketa… gaitzat hartuta. Horretarako, teknika ugari baliatu ditugu, besteak beste: banakako elkarrizketak, behaketak, taldeko elkarrizketak eta idatzizko dokumentuen azterketa (komunikabideak, sare sozialak, ikerketak, planak, e.a.). Era berean, proiektuak diseinatzeko kosorkuntza saioak egin ditugu.

INPAKTUA
Eskualde mailako sarean parte aktiboa da plataforma eta zazpi eragin esparrutan (lanaren etorkizuna, energia, mugikortasuna, elikadura sistemak, hezkuntza, ekonomia zirkularra, inklusioa eta komunitatea) eragin zuzena eta ekarpena egingo duten 14 proiektu pilotu martxan jartzea aurreikusi da.