- EMUN
- Proiektuak
- emun, estrategia, euskara, kirola
- Athletic Club-eko euskararen plan estrategikoaren diseinua eta inplementazioa

Athletic Club eta Fundazioaren lehenengo euskara plana diseinatzea eta horren inplementazioa martxan jartzea. Euskara plan guztiak desberdinak badira ere, plan honen erronka nagusia izan da entitatearen ezaugarrietara ondo egokitutako plana eta kudeaketa sistema antolatzea.

Aurretik osatutako diagnostiko parte-hartzailean oinarrituta, entitatearen ezaugarrietara egokitutako plana diseinatu da. Kanpo inpaktu handiko erakundea da eta aldi berean barnean lan arlo oso desberdinak dituena.
Planaren diseinu eta inplementaziorako ezinbestekoa ari da izaten erakundearen ohiko komunikazio kanalak, pertsonak zein baliabideak erabiltzea.
Horrez gain, planaren ezaugarrietako bat da ere langileen edota hartzaileen inplikazioa sentsibilizazioaren bitartez lortzea.

- Diagnostiko txostenean oinarritutako 4 urterako plan estrategikoa (4 erronka eta 9 estrategietan oinarritua).
- 2022 urteko urteko kudeaketa plana, arduradun, epe eta lantaldea zehaztuta (9 estrategia eta 38 ekintza).
- Euskara Batzordea eta Euskararen Talde Operatiboa sortzea eta errotzea.

Erakundearen osotasunean euskarari buruzko hausnarketa kolektiboa abiaraztea lehen aldiz.
Erakundeko departamendu guztien inplikazioa bilatzea erakundetzeko, motibaziorako eta hizkuntzaren erabilera zein ezagutza sustatzeko ekintzetan. Inplikazio hori ekintzen diseinurako, aplikaziorako eta ebaluaziorako ezinbestekoa da.
arrasate
[Mapa]Uriburu 9, behea a227 PK 20500 ArrasateTel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426
emun@emun.eus
andoain
[Mapa]Martin Ugalde Kultur ParkeaGudarien etorbidea, 8.
20.140 AndoainTel.: 943 300 978emun@emun.eus
berriozar
[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea31013 BerriozarTel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus
bilbo
[Mapa]Euskararen EtxeaAgoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus