- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, emun, euskara, ezagutza, formazioa, hizkuntza
- Aitzinatu: Irakaskuntzarako materialen kalitate linguistikoa sustatzeko programa

Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile erabiltzaile adituentzat (C2 maila) euskarazko irakaskuntzaren bikaintasuna sustatzea. Horretarako irakaskuntza zein ikerketa jarduneko materialak, zein ikus-entzunezko baliabideak sortzeko oinarrizko irizpide linguistikoak ezagutzea, terminologia eta lexiko espezializatua ezagutu eta era egokian erabiltzea, testuen koherentzia eta kohesioa zaintzea, hizkera argiaren oinarriak ezagutu eta erabiltzea eta estilo zainduaren oinarriak ezagutu eta erabiltzea.

3 motako ikastaroak eskaini dira:
- Aitzinatu 1: Ikasgelako materialak orraztu eta eguneratu nahi dituzten irakasle taldeei zuzendua
- Aitzinatu 2: Ikasleentzako eskuliburu bat modu kooperatiboan garatu nahi diten irakasle taldeei zuzendua
- Aitzinatu 3: Ikus-entzunezko pedagogikoak garatu nahi dituzten irakasle taldeei zuzendua
Ikastaroetan parte hartzen dutenen beharren diagnostikoa egin ondoren, ikastaroa bakoitzean 5 prestakuntza mintegi egin dira eta, partaide bakoitzak 5 tutoretza online izan ditu. Horretaz gain, programak irauten duen bitartean zalantzak argitzeko online zerbitzua izan dute partaideek.
Programan parte hartu duten irakasle bakoitzak proiektu bat garatu du irakaskuntza kalitatea hobetzera bideratua: irakaskuntzarako dokumentazioa eta euskarria sortzea, irakaskuntzarako argitalpenak sortzea, ikus-entzunezko baliabideak sortzea…

Azken 3 ikasturteetan EHUko 46 irakaslek parte hartu dute programa honetako ikastaroetan, beraien irakaskuntza eta ikerketa jarduneko euskarazko materialak bikaintasun parametroetan kokatzeko.
arrasate
[Mapa]Uriburu 9, behea a227 PK 20500 ArrasateTel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426
emun@emun.eus
andoain
[Mapa]Martin Ugalde Kultur ParkeaGudarien etorbidea, 8.
20.140 AndoainTel.: 943 300 978emun@emun.eus
berriozar
[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea31013 BerriozarTel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus
bilbo
[Mapa]Euskararen EtxeaAgoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus