Lege Informazioa

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.emun.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

EMUN KOOP.E.
I.F.Z.: F-20579454
Helbidea: Uriburu kalea, 9-behea, 20500 Arrasate
Telefonoa: 943.711.847
Faxa: 943.793.426
Helbide elektronikoa: emun@emun.eus

Merkataritza Erregistroko inskripzio datuak: Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben erregistro inskripzio liburuko X. liburukiko 1361 orrian, 97.0.067 zenbakiarekin.

1. Baldintza Orokorrak

www.emun.eus web gunea Emun, Koop. E. (aurrerantzean “EMUN”) enpresaren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.

Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman EMUN, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

EMUNek ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. EMUNek espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Web gune honek beste erabiltzaile batzuen iritzi eta ikuspegiak bil ditzake. EMUN ez da erabiltzaileen arau-urratzeen erantzulea izango. Horrenbestez, ezin ditu bermatu erabiltzaileek sortutako zeinahi edukiren ziurtasuna, eraginkortasuna eta egiazkotasuna.

Web gune honek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake. EMUNek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

EMUN ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. EMUNek ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

EMUNek beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. EMUNek ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Erregistroak eta harpidetzak

Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, Lan Bila tresna) beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.

Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, EMUNek, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

EMUNen hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela EMUNen baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola EMUNi, bere zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio EMUNi.

3. Sarbide-gakoen erabilera

Gune pribatura sartzeko gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, web gunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.

EMUNek gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan (fisikoa zein informatikoa) gordetzea. Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.

Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio EMUNi.

4. Erabiltzaileak edukiak argitaratzea

Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

EMUNek erabiltzaileei jakinarazi nahi die argitaratutako edukien neurtze-kontrolak egin ahal izango dituztela, eta ezegokitzat jotako eduki guztiak ezabatu ahal izango dituztela, aldez aurretik ezer esan gabe. Horrek ez du esan nahi EMUN denik erabiltzaileek web gune honetan txerta ditzaketen eduki guztien erabateko kontrolaren erantzulea. EMUNek ezin du bermatu erabiltzaileek web gune honetan argitara ditzaketen edukien zehaztasuna, kalitatea eta osotasuna. Esan bezala, erabiltzailearen erantzukizuna da web gune honen erabilera-baldintzak betetzea.

EMUNek beharrezko tresnak emango dizkio erabiltzaileari, ezegokitzat jotako edukiak salatu ahal izateko: bai “Gaitzetsi” aukera, bai web gune honetako erabiltzailearentzako arreta-zerbitzua. EMUNek salaketa guztiak aztertuko ditu, eta horien neurriari buruzko erabakiak hartuko ditu.

Erabiltzaileak, bestalde, web gunea errespetuz eta fede onean oinarritutako irizpideen arabera erabiltzeko konpromisoa hartuko du. Hala, oinarrizko jokaera-arau hauek beteko ditu:
• Ez argitaratu eduki iraingarriak, arrazistak, mehatxatzaileak, indarkeriazkoak, lizunak, hirugarrenen intimitateari erasotzen diotenak edo nolabait ezegokiak direnak; batez ere, adingabeei kalteak eragin diezazkieketenak.
• Ez argitaratu ideologiarekin, sindikatu-afiliaziorekin, erlijioarekin, sinesmenekin, arraza-jatorriarekin, sexu-bizimoduarekin, genero-indarkeriarekin eta osasunarekin lotutako datuak edo hirugarrenei edo nork bere buruari erreferentzia egin eta oso sentiberak izan daitezkeen bestelako datuak.
• Ez bidali copyrighta duen zeinahi eduki, baldin eta jabearen baimenik ez baduzu.
• Ez txertatu sustapen- edo publizitate-edukirik.
• Ez bidali beste erabiltzaile batzuei baimendu gabeko jakinarazpenak (spam).

EMUNek beretzat gordetzen du erabiltzaile baten kontuari baja emateko eskubidea, baldin eta ohartzen bada berau modu desegokian erabiltzen duela; bai honako baldintza hauek betetzen ez dituelako, bai garrantzizkotzat jotzen duen beste zeinahi arrazoi dela tarteko.

EMUNek web gune honetako erabiltzaileei gogorarazi nahi die web gunea bera haurrentzako dela hein handi batean; horregatik, bertan argitaratutako eduki guztiek erabiltzaile mota horri egokitutakoak izan beharko dutela.

5. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta EMUNek noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. EMUNek eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

6. Jurisdikzioa

EMUNen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, EMUN eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, EMUNek zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus