Galdetu kontsultorioan
Galdera
Euskaldunak euskaraz gehiago egiteko ekimenak martxan jartzerakoan, edo kasu batzuetan erabilera hori aktibatzeko, elkarrizketak eta solasak egiten dira hasieran. Horietako 2 kasutan tokatu zait entzutea: “zergatik egin behar dugu euskaraz?” euskaldun baten ahotik hori entzutean… zer erantzun?
Galdera
Nire seme-alabek euren artean gaztelaniaz hitz egiten dute, etxean beti egin dugunean euskaraz. Eta guri ere sarri gaztelaniaz zuzentzen dira. Zer egin dezakegu nerabezaroan dauden pertsona hauen jarrera aldatzeko?
Galdera
Laneko bilera batean gertatu zait. Ulermena badagoenez, euskaraz hasi naiz. Baina eztabaidan hasitakoan, kide bat gaztelaniaz hasi da. Nik, gidari gisa, nola gonbidatu euskarara pasa dadin, deserosotasunik sortu gabe?
Galdera
Mundu mailan eta hurbilago Espainia mailan antolatzen den elkarte bateko partaide naiz. Euskal Herrian 15-18 pertsona inguru baino ez gara elkarteko kide eta Espainian 150 inguru. Bilbon talde batean elkartzen gara 12 lagun, 9 euskaldunak, hala ere, 3 erdaldun egoteak giroa erdalduna izatea dakar. Euskaldunak euskaldunekin euskaraz egiten dugu batez ere, zailtasuna denon batzarrak dira. Elkartea Espainia mailakoa izatean mezuak… gaztelaniaz dira. Zelan hasi Bilbon batzuetan euskaraz egiten?
- Kanpo irudia:
- Lantaldeko hizkuntza kudeaketa:
Galdera
Kaixo, duela bi aste UEMAko herri bateko eskolako zuzendari batek hauxe esan zidan.
Herriko auzo euskaldun bateko familia euskaldun batean, haurrek (3-4 urtekoak) gaztelania ondo ikasiko ez dutenaren kezkaz, seme-alabei gaztelaniaz hitz egiten hasi zaizkie, marrazki bizidunak ere bakarrik gaztelaniaz jarriz. Eskolak horren aurrean zein mezu ematea komeniko litzateke?
Mila esker
Kaixo Izar:
Testuinguru oso euskaldunetan guraso batzuek badute kezka hori bai, ez zaigu arrotza egiten egoera. Era berean ulergarria izan daiteke gurasoen kezka, ez baitzaie gustatzen beraien haurrengan ezintasunik ikustea. Dena den, sumatu dezakegu kezka horren atzean hainbat aurreiritzi ari direla eragiten, euskararen balio txikiagoa beste hizkuntza batzuen aurrean, "elebitasun orekatuaren" mitoa eta beste.
Zure galderari erantzuteko, burura etorri zaigu Gipuzkoako Foru Aldundiak bere garaian egindako bideoa. Herri txiki euskaldunetako haurrek gaztelaniaz maila eskasa al dute? izenburupean, kezka horri erantzuteko herri txikietan jaiotako pertsona ezagun batzuen testigantzak jaso zituzten. Bideoan ikusi ahalko dituzu gaiari buruz hitz egiten Andoni Aizpuru, Nerea Alias eta Iker Galartza. Beraie esperientziak oso argigarriak suertatuko zaizkizu. Azkenik, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzaile den Itziar Idiazabalen hitzak aurkituko dituzu bideoan.
Gure aldetik, bideoa ikusi-entzutera gonbidatzen zaitugu, bertan izango baitituzu helarazi diguzun kontsultarako erantzunak. Gainera, gaia lehenengo pertsonan bizi dutenen ahotik.