Galdetu kontsultorioan

Izar Larrañaga
Familia

Galdera

Kaixo, duela bi aste UEMAko herri bateko eskolako zuzendari batek hauxe esan zidan.
Herriko auzo euskaldun bateko familia euskaldun batean, haurrek (3-4 urtekoak) gaztelania ondo ikasiko ez dutenaren kezkaz, seme-alabei gaztelaniaz hitz egiten hasi zaizkie, marrazki bizidunak ere bakarrik gaztelaniaz jarriz. Eskolak horren aurrean zein mezu ematea komeniko litzateke?

Mila esker

Erantzuna

Kaixo Izar:

Testuinguru oso euskaldunetan guraso batzuek badute kezka hori bai, ez zaigu arrotza egiten egoera. Era berean ulergarria izan daiteke gurasoen kezka, ez baitzaie gustatzen beraien haurrengan ezintasunik ikustea. Dena den, sumatu dezakegu kezka horren atzean hainbat aurreiritzi ari direla eragiten, euskararen balio txikiagoa beste hizkuntza batzuen aurrean, "elebitasun orekatuaren" mitoa eta beste.

Zure galderari erantzuteko, burura etorri zaigu Gipuzkoako Foru Aldundiak bere garaian egindako bideoa. Herri txiki euskaldunetako haurrek gaztelaniaz maila eskasa al dute? izenburupean, kezka horri erantzuteko herri txikietan jaiotako pertsona ezagun batzuen testigantzak jaso zituzten. Bideoan ikusi ahalko dituzu gaiari buruz hitz egiten Andoni Aizpuru, Nerea Alias eta Iker Galartza. Beraie esperientziak oso argigarriak suertatuko zaizkizu.  Azkenik, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzaile den Itziar Idiazabalen hitzak aurkituko dituzu bideoan.

Gure aldetik, bideoa ikusi-entzutera gonbidatzen zaitugu, bertan izango baitituzu helarazi diguzun kontsultarako erantzunak. Gainera, gaia lehenengo pertsonan bizi dutenen ahotik.

 
hitzartzen hitzartzen 2019-05-27

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now