Astean behin/bitan joaten gara lankideak kafetegi batera. Zerbitzariak erdaldunak dira baina ikasi dituzte “hutsa”, “ebakia” eta “kafesnea” adibidez.
Bada beste zerbitzari bat noizean behin zerbitzatzen aritzen dena. Hark aste honetan “a mí en castellano” esan digu, tonu atseginean egia esan, eta agian horregatik ez dugu jakin zer egin eta gaztelaniaz eskatu dugu
Joseba
(Etxarri Aranatz)
2018-06-26
Kaixo Joseba:
Nik euskaraz eskatuko nioke hurrengo egunean ere, eskaera egin duela ahaztuta. Hark berriro ere, modu atseginean, gaztelaniaz egiteko eskatzen badigu, modu atseginari eutsiz "zuk ulertzen didazu, ezta?" galdetuko nioke, hurrengorako zalantzak uxatzeko. Hark baietz edo isilik geratzen bada "bi ebaki, kortado [nahi baduzu, eta ulertzen ari zaizula ziurtatzeko], eta kafesne bat, bat con leche" eutsiko nioke nire hizkuntzari.
Nire galderari ezezko zuzenarekin erantzuten badu zerbitzariak honako hau esan diezaiokegu (une honetan gaztelaniara aldatuko nuke):
"Ez dut ulertuko ez duzun elkarrizketa bat gaztelaniaz hasteko asmorik, baina gure kafeak euskaraz eskatzeko ohitura dugu eta ohitura mantendu nahi genuke. Ondo? Ea hutsa solo, ebakia cortado eta kafesnea café con leche."