Galdetu kontsultorioan

Ima
Lagunartea

Galdera

Intentzio txar barik, aurrekoan pertsona batek honela galdetu zidan: “¿Esto del idioma es tan importante? ¿Qué más dará? ¿Importa tanto un idioma u otro?”Berak ez du ulertzen hizkuntza bati horrenbesteko garrantzia ematea edo atxikipena izatea. Ez nuen jakin erantzun labur batekin (azalpen luzeetan sartu barik) erantzuten

Erantzuna

Zer moduz Ima? Zure zalantzari alde askotatik hel dakioke baina hau da burura datorkigun lehenengo gauza (intentzio txar bako) lagun horri esateko: "Eta zuk zergatik ematen diozu hain garrantzia gutxi?" Nik ez diot hizkuntza bati besteari baino garrantzia handiagoa ematen. Nik garrantzia ematen diot aukeratu ahal izateari. Hizkuntza hautatzeko berak adina askatasun maila eduki nahi dut; horretarainoko garrantzia ematen diot hizkuntzari. Beste era batera esanda, hark gaztelaniaz egiten du lasai ederrean, denek ulertuko dioten ziurtasunez; patxada bera nahi dut nik euskaraz egiten dudanean, eta ulertua izango naizen ziurtasun bera nahi dut. Puntu horretara iristen garenean norberak hauta dezala nola hitz egin nahi duen... pareko hiztuna berak nahi ez duen ezertara behartu gabe!
hitzartzen hitzartzen 2018-11-14

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now