Gure tabernan menua edo karta euskara hutsean dago. Bezero batek, ez tono onean: “esto no entiendo, traeme el de castellano”. Nik: “no hay”. Berak: “¿Cómo que no hay? ¿Por qué? ¿Cómo puede ser que no tengáis la carta en castellano?”
Ihabar
(Arrasate)
2018-09-25
Kaixo, Ihabar:
Egoera horretarako gure gomendioa eztabaidan ez sartzea da, baizik eta konponbideak aurkeztea bezeroari. Bezeroak egiten duen galderak (nola da posible menua gaztelaniaz ez edukitze?) zabaldu dezakeen eztabaidarako argudioak aurkitzea ez zaizu erraza izango, eta bururatuko zaizkizun batzuk bezeroa asetuko ez dutela sumatu dezakegu. Beraz, galdera zuzenari erantzutea baino, konponbidea ematea da gure gomendioa, adibidez menuan jartzen duena gaztelaiaz esango diozula adieraziz: “Lasai nik esango dizut zer daukagun jateko” irribarre batekin esan eta menuan duzuena azaldu. Betiere irribar batekin eta gorputz jarrera atseginarekin. Errazagoa izango da horrela egoera gainditzea, eztabaidan sartzea baino.