Galdetu kontsultorioan

Asier
Aisialdia

Galdera

Zergatik uste dute batzuek maila nazionaleko ekimenak erdaraz behar direla? Zergatik ez zaio balioa ematen euskara hutsean egiteari?

Erantzuna

Asier, proposatzen ari zaren gaiak ertz asko ditu: antolatzailearen hizkuntzen kudeaketarako gaitasuna, ekitaldiaren helburua, antolatzaileak hizkuntza desberdinen inguruan duen pertzepzioa... Hori guztia kontuan hartuta, "euskaratik eta euskaraz" ardaztuta bizi nahi duenak, berak erabaki behar du nazio mailako ekitaldi batean hizkuntzak nola erabili. Hori horrela, euskara nagusi izatea nahi badu gaur egun badaude baliabideak eta moduak mezu nagusiaren ulermen denei helarazteko: berbaldi nagusia euskaraz egin eta tarteka esaldi gako batzuk bi erdaretan esan (nazionala bada ekitaldia gaztelania eta frantsesa maila berean joan beharko lukete), aurreko dena bere horretan errepikatu gabe; bestela, hitzaldia euskara hutsean egin esaldi gakoak erdaraz proiektatuz edo azpititulatuz... Nazio mailako ekimenak oso egokiak dira euskaldunok hizkuntzei ematen diegun prestigioa neurtzeko.  
hitzartzen hitzartzen 2018-07-19

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now