Galdetu kontsultorioan
Galdera
Euskaldunak euskaraz gehiago egiteko ekimenak martxan jartzerakoan, edo kasu batzuetan erabilera hori aktibatzeko, elkarrizketak eta solasak egiten dira hasieran. Horietako 2 kasutan tokatu zait entzutea: “zergatik egin behar dugu euskaraz?” euskaldun baten ahotik hori entzutean… zer erantzun?
Galdera
Mundu mailan eta hurbilago Espainia mailan antolatzen den elkarte bateko partaide naiz. Euskal Herrian 15-18 pertsona inguru baino ez gara elkarteko kide eta Espainian 150 inguru. Bilbon talde batean elkartzen gara 12 lagun, 9 euskaldunak, hala ere, 3 erdaldun egoteak giroa erdalduna izatea dakar. Euskaldunak euskaldunekin euskaraz egiten dugu batez ere, zailtasuna denon batzarrak dira. Elkartea Espainia mailakoa izatean mezuak… gaztelaniaz dira. Zelan hasi Bilbon batzuetan euskaraz egiten?
- Kanpo irudia:
- Lantaldeko hizkuntza kudeaketa:
Galdera
Inguruko herri batzuetan (Mundaka, Bakio…) gertatu izan den eta gertatzen den fenomeno batek zer pentsa eman digu: udatiarren efektua. Urtero udan datozen udatiarrek herriotan euren lagun talde propioa dute. Herrikoak diren lagunek beraien artean euskaraz egin arren, udatiarren gaztelaniazko joerak gaztelaniaz jardutera daroaz, bai eta udatiarrak joandakoan ere. Zer egin udatiarren efektuaren ondorio hori neutralizatzeko?
- Udatiarren jatorriak badu garrantzia. Ez da gauza bera Bakiora udan datorren bilbotarra izan eta burgostarra edo bearnesa izan. Lehenengoa lagun taldera badator euskaraz zenbateraino den gai, zenbat ulertzen duen azter dezakegu eta horren arabera portaera moldatu. Bistan da beste biekin, Burgoskoarekin eta Biarnokoarekin, haseratik edukiko dugula hizkuntza eragozpena. Beraz, lehenengokoekin ahalik eta gehien euskarari eusten saiatzea litzateke irizpidea; eta, besteekin, gaztelaniaz jardun baina euskara gure osagai ezinbestekoa dela sentiaraziz.
- Lagun arteko planak egiten baditugu euskarak presentzia naturala duen planak ere egin, beti ez bada ere tarteka: antzerkia, bertso saioa, musika jaialdia, kantu-jira...
- Giro erlaxatuan gaudenean euskara suspertu dadin egiten diren ekimenen berri eman udatiarrei, solasaldi lasaiak zabaldu gaiaren inguruan... Hein batean, euskaraz ERE bizi garelako harro gaudela ikus dezaten. Gerta daiteke udatiar horien seme-alabak bertakoekin jolasean ari direlarik euskara bereganatzen joatea. Horren aurrean, garrantzitsua da haurrek ikustea helduek ere badutela hizkuntzarekiko sentiberatsuna. Zer egiten dute, bada, gure haurrek beste lurraldeetara goazenean?
- Azkenik, udatiarrak beraien sorlekura itzultzen direnean zuei, bertakoei, geratuko zaizue zertaz hitz egin... Hau da, lagun artean hizkuntza ohituren gaia atera, udako balorazioa egin, bakoitzak zer sentitu duen lasai azaldu eta, aurrera begira, beste hilabeteetan nola moldatuko zareten zehaztu dezakezue.
Galdera
Azkoitian, halabeharrez gaztelaniaz ari nintzela, “denok ulertzeko”, batek esan zidan “Oye, tú qué mal hablas el castellano ¿no?”. Zer erantzun?
- ¿Igual querías ayudarme? Tranquilo, que puedo yo sola./ Laguntzeko asmoz, ala? Ez dut behar.
- No necesito que colabores, me basto yo sola./ Nahikoa naiz ni bakarrik elkarrizketari eusteko.
- Por favor, no me cortes cuando estoy hablando./ Mesedez, hitz egiten ari nintzen.
- ¿Intentas avergonzarme? / Lotsarazi egin nahi nauzu, ala?
- ¿Poniéndome nota? / Nota jartzen?
- Vaya corte que me has pegado. Mejor si no hubieras dicho nada. / Erabat moztu didazu. Hobe ezer esan izan ez bazenu.
- Voy a hacer como que no he oído nada. / Entzun ez banu bezala egingo dut.
- ¿Y? / Eta?
- ¿Qué pretendes diciéndome eso? / Zer esan nahi didazu horrekin?
- ¿Por qué te extraña mi acento? / Zergatik harritzen zaitu tonuak?
- Me parece de mala educación reírse de la gente. Mucho más de la gente que hace un esfuerzo por ayudarte. / Edukazio txarrekoa iruditzen zait jendeaz barre egitea. Are gehiago laguntzeko asmoa daukanean.
- ¿qué, te ha parecido que no vivo en castellano, verdad? /Zer, ez du ematen gaztelaniaz bizi naizenik, ezta?
- ¿Hablo en castellano porque ni siquiera me entendéis en euskera, y te vas a reir de mi castellano? / Euskaraz ez dakizulako gaztelaniaz, eta barre egin nahi diozu nire gaztelaniari?
- ¡Venga ya! ¿A estas alturas nos vamos a reir de los acentos? / Azentuagatik barre?
Galdera
Herriko jaietan DOKE txapelketa. 4 talde parte hartzen, horietako batean euskararen ezagutza ez dago bermatuta. Azalpenak ematen hasiaz bat “vamos a explicar/hablar en castellano para que todos entendamos”. 30 pertsonen aurrean, jai giroan… nola eman erantzun fresko/grazioso bat euskaraz egingo dugula aldarrikatzeko?
- Hemengo baten batek igual ez du erdara ulertuko, adi!
- Niri aspaldi ahaztu zitzaidan gaztelania, egidazu euskaraz, mesedez
- Erdaraz jokatu behar badugu, 2 puntuko abantaila eskatzen dut
- Inork ez dizu itzuli nahi, ala? Ni prest!
- Itzultzaileak gastatu egin zaizkigu Aretxabaletan? Egongo da itzultzeko gaitasuna daukan baten bat, ala?
- Segi euskaraz lasai, lagunduko diegu-eta!
Galdera
Zer erantzun guraso euskaldunak (etxeko hizkuntza euskara dute) dituen 6-7 urteko haur batek euskara gaztelania baino zailagoa dela esaten dizunean? Testuingurua: eskola bateko ikasgela, 24 haurretatik 3-4 haurren gurasoak soilik dira euskaldunak eta beraien artean erabat gaztelaniaz egiten dute
Galdera
Zergatik uste dute batzuek maila nazionaleko ekimenak erdaraz behar direla? Zergatik ez zaio balioa ematen euskara hutsean egiteari?