Duela aste batzuk galdera hori egiten zuten www.31ekutik blogean argitaratutako Nork berean artikulu interesgarrian. Artikuluak berak galderari erantzuteko hainbat gako ematen ditu. Guk gure aletxoa gehitu nahi diogu TELP tailerren ikuspegitik.
Euskararen ezagutzak gora doan heinean, euskaldunok gero eta aukera gehiago dugu euskarazko solasak ¡zateko. Hala ere, eguneroko hainbat egoeratan zaila egiten zaigu gure hizkuntza erabiltzea. Zergatik? besteak beste:
Ikasitako portaerak horiek, baina, desikasi ditzakegu, portaera berriak ikasiz. Hiztun askeak eta osasuntsuagoak izan nahi badugu, solasetan euskaraz eroso jarduteko trebetasun sozialak ikasi behar ditugu eta egunerokoan praktikan jarri, ezohikoak diren egoera horiek normalago ikus ditzagun (bai guk eta baita gure ingurukoek ere).
Aurrez aurre dugun solaskideari guk zer nahi dugun esan beharko genioke, eroso, errespetuz. Hori nola egin jakiteko, TELP tailerretan zenbait baliabide eskaintzen ditugu eta ezinbestekoa izango da hiztunok eguneroko egoeretan praktikatzea.
Horrela, euskara gehiago erabiliko dugu , geure buruarekin gusturago izango gara eta euskal hiztun oso eta osasuntsu gisa jokatu ahal izango dugu.
Iruzkin bat
Lan arloan ikaragarri dago egiteko. Demagun denda bat: hiru langile, bi euskaldun bat ez, “errespetuarengatik” hirurak gazteleraz. Denda bera, hirurak euskaldunak,”ohituragatik” hirurak gazteleraz, bezeroak euskaraz egiten badu, orduan euskaraz erantzuten dute. Honelakoak aldatzen ez ditugun bitartean jai dugu.