“Irribarrea eta jarrera positiboa izan da klabea niretzat”
2016-02-10
Denon artean errazago!
2017-12-05

Peruko parlamentuan Telpatzen!

Vincent Partal-en bidez heldu zaigu bideo hau. Bertan ikus daiteke Peruko parlamentuan 2006an gertatutakoa. Kitxua hiztuna den Maria Cleofé Sumire de Condek diputatuak kargu hartzera doanean, zina kitxuaz egiten du. Peruko kongresuak karguaren zina gaztelaniaz egitera behartzen du, baina Mariak uko egin zion eta behin eta berriz kitxuaz egiten du bere zina.

Bere ahaleginak izan zuen fruitua, bideoaren amaieran ikus baitaiteke kongresuak azkenean amore ematen duela eta kitxuaz egindako zina onartzen du. Duintasun adibide ezinhobea Mariarena.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now