NOLA INDARTU HAURRAK ETA GAZTEAK EUSKARAZ BIZI DAITEZEN? (II)
2019-03-14
Ahalduntzea eta asertibitatea: elkar lotutako bi kontzeptu
2019-05-08

NOLA INDARTU HAUR ETA GAZTEAK EUSKARAZ BIZI DAITEZEN? (III)

Hizkuntza kudeatzea gaia presente izatea da, ikasteko aukera pasatzen ez uztea, gu gure erara komunikatzeko beharrezko moduak garatzea da. Elkar ikusteaz aritu ginen aurrekoan, bakoitzaren egiteko moduaz, eta horri lekua egin beharraz. Gaur, bukatzeko, ikasketa hori modu mailakatuan antolatzeaz.

Bere esku zer dagoen ikusten lagundu ahal diogu. Zer lortu nahi dugun argi izan behar dugu.  Nola, zergatik eta zertarako egingo duen ulertzen duela ziurtatu, zertan lagundu behar diogun jakiteko eta berak ahalegina zertara enfokatuko duen jakiteko.

Helburuak mailakatuak eta adinean adinekoak, noski (konturatzea, euskaraz egitea, eustea edo ez, hitz egitea, gaztelaniaz bere burua ez behartzea, gurekin euskaraz hitz egitea edo besteren bat).

Jokabidea alda dezan nahi badugu, kudeatzeko zaila ikusten duen egoera bat irudikatu:

1.       Lagundu saiakeraren baliagarritasuna ikusten (oraingoa edo etorkizunekoa; gogorarazi errazago eta hobeto egiten duela euskaraz, erosoago dagoela euskaraz …), nahi duen bezala hitz egiten ikasteak ekarri ahal dion poza, askatasuna eta patxada (“besteek erdaraz jarraitu arren, euskaraz jarraituko bazenu eta denei ondo irudituko balitzaie, nola sentituko zinateke?”). Beraganako konfiantza erakutsi, adierazi.

2.       Portaera, egiteko modua, elkarrekin pentsa dezakegu, prestakuntzan lagundu . Behar izanez gero, ahalegin-maila bereko konpromisoa har dezakegu. Adibidez: “eta lagunak erdaraz ari badira, eta zuk hobeto azaltzen baduzu euskaraz esan nahi duzuna, nola esango duzu?” “zuk euskaraz hitz egiten duzu eta zure lagunak gaztelaniaz“ “imajinatu zuk euskaraz hitz egin duzula, eta zure lagunak erdaraz. biok jarraitu dezakezue euskaraz eta gaztelaniaz, ezta? nola egingo duzue?” “lagunek esaten badizute erdaraz hitz egiteko, zer esan nahiko zenieke? bilatuko ditugu hitzak?”

3.       Ondoren, zoriondu, ahalegina egin (nahi) izana txalotu. Arrakasta egoera kudeatzeko saiakera dela gogorarazi. Buruan duguna eta hitz egin duguna praktikara eramatea ikasketaren urratsa dela ikusarazi eta  baloratu.

Hizkuntzaz ohartzen, hizkuntzan pentsatzen eta ahoz esaten lagundu; gaia kontziente egiteko balioko du eta kudeaketaz hitz egiten ikasiko du. Ideiak ordenatzen eta arrazonamenduan lagunduko dio.

Ez ahaztu, haurrek eta gazteek, gu bidelagun, hizkuntza kudeatzeko BEREN MODUA aurkitu beharko lukete.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now