AHOBIZI IZAN NAHI DUT (edo BELARRIPREST HOBE?)
2018-10-16
Bagara edo ez gara?
2018-10-29

Nola aldatzen ditu hizkuntza ohiturak hiztun berri batek? Kasu praktiko bat

Gaurkoan HAZI erakundeko langile baten esperientzia entzunda bideo honetan, hiztun berri batek hizkuntza ohiturak aldatzeko dituen beharrak eta laguntzak zeintzuk diren ulertzeko gakoak jasoko ditugu. Euskal hiztunok Inguruan izan ditzakegun hiztun berri horiei laguntzeko baliagarriak izan daitezkeelakoak ekarri nahi izan ditugu hona.

HAZIko Amaiak egiten digun kontakizunean azaltzen dizkigu zeintzuk diren hiztun berriaren beldurrak: lotsa, akatsak egiteko beldurra eta abar. Era berean, helburuak jartzeko progresibitatearen garrantzia agertzen da Amaiaren esperientzian. Berak azaltzen duenez, lehenengo helburua ulermena lortzea izan zen Behin komunikazioa ziurtatuta, batzuetan elkarrizketa euskaraz hasi eta gero gaztelaniaz garatzen zuen. Denborarekin joango zen gero eta euskara gehiago egiten.

Bestalde, Amaiak dio bere lankideen laguntza ezinbestekoa izan dela lortu duen maila lortzeko. Euskalki desberdinak ulertzen lagundu diote besteak beste.

Amaiak dioen bezala, “abiadura” hartu du. Gehiago nahi du. Etorkizunean euskara gutxienez bere bizitzaren zati handiago batean presente egongo dela argi du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now