Nola definitu hizkuntza asertibitatea?
2014-07-02
Egunerokoan euskaraz bizitzeko aholku errazak
2015-06-17

Hizkuntza asertibitatea: portaera ezaugarriak

Psikologia zientifikoan, portaera asertiboa aztertzeko, kontuan hartzen dira portaeraren hiru maila: motorra (kanpo portaera), kognitiboa (pentsamendu ereduak) eta emozionala (sentimendu eta emozioak). Ikus ditzagun portaera asertiboaren ezaugarriak maila horietan sailkatuta:

Kanpo portaera:

  • Hitz jario egokia / segurtasuna / blokeo edo hizkunerik ez / zuzeneko begiz-begiko harremana, baina ez desafiozkoa / gorputz-erlaxazioa / gorputz jarrera erosoa
  • Sentimendu positibo eta negatiboen adierazpena / oldarkortasunik gabeko defentsa / zintzotasuna / bere interes eta gustuei buruz hitz egiteko gaitasuna / iritzi desberdina izateko eta argi erakusteko gaitasuna / azalpenak eskatzeko gaitasuna / “ez” esateko gaitasuna / akatsak onartzea

Pentsamendu ereduak:

  • Beretzat eta besteentzat eskubide batzuk daudela jakin eta berauetan sinisten du.
  • Bere usteak normalean “arrazionalak” dira

Sentimenduak/emozioak:

  • Autoestimu ona / ez da besteak baino ez gutxiago ez gehiago sentitzen / harreman asebeteak ditu / norberekiko errespetua
  • Kontrol emozionala izatearen sentsazioa.

 

Asertibitatearen ezaugarri hauek hizkuntza portaera asertiboari aplikatuz, honakoak izan daiteke hizkuntza asertibitatea praktikatzen duen pertsona baten portaera lehenago ikusi ditugun hiru mailen arabera:

Kanpo portaera:

  • Bere egiten duen hizkuntzan hitz egiten du; solaskidearekin komunikazioa guztiz ezinezkoa dela egiaztatzean bakarrik aldatzen du hizkuntzaz horrela egitea erabakitzen badu.
  • Ahots tonu tinkoa eta segurtasunez
  • Begietara begiratzen du, gorputz jarrera hurbil eta zuzena du.

Pentsamendu ereduak:

  • “Nire hizkuntza garrantzitsua da niretzat, beste hizkuntzak beraien hiztunentzat garrantzitsuak diren bezalaxe”
  • “Nire hizkuntzan hitz egiterakoan eroso sentitzen naiz”

 Sentimenduak/emozioak

  • Erosotasun eta konfiantza sentimenduak
  • Auto-estimu ona

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now