BABESGABETASUN IKASIA EDO BURUA JATEA ZER DEN…
2018-11-07
MEMORIAN GORDETZEKOAK
2018-12-04

Guk gurea

BERAK BERE MODUA, NIK NIREA

Guk sentitzen eta ikusten duguna besteek ikusten eta sentitzen ez dutenean esana argudioz jantzi nahi izaten dugu, solaskidea gurera ekarri nahi izaten dugu.

Egunotan buelta-bueltako elkarrizketak ditugu horren lekuko.

Aukeratutako rola ondo edo gaizki betetzen ari garen/diren aztertzen hasi gara, aukeratutako rola guretzako/besteentzako egokia den edo ez den esaten eta  argudiatzen dugu eta aukeratutako rola ondo edo gaizki ulertu dugun/duten epaitzen dugu.

Eta haserretu, harritu eta poztu ikusten dugunarekin.

Egitekoa sinplea zen. Konplexua ohitura aldaketak eremu askotan eman behar baziren, zaila zaigulako arreta etengabe mantentzea, are zailagoa indartsu egun osoan egotea, eta egoera anitzek sortuko dizkiguten emozio anitzak kudeatzen ez garelako trebeak.

Euskaraldiak utziko duen ondorena eta ondorenaren segida zein izango den irudikatzen ari gara.

Gaur bezala, bihar ere, izango ditugu ikuspegi anitzak eta egiteko modu anitzak; begien baitan, guztiak ondo edo hobeto daudela jakinda. Inor konbentzitzen saiatu gabe, “zer nahi dut? zer nahi du?” galdetzen hasi beharko ginateke gogoetak eta bakoitzarentzako erantzuna  formulatzen hasi aurretik.

Eredu mental anitzak ditugu, buruko bat, eta, saiatu arren, bestearen iritzia aldatzea ez da beti gure esku egongo, ez eta argudiorik onenaren baitan egongo ere.

Eta zer esan nahi dugu eredu mentala esaten dugunean? Gure betaurrekoez ari gara, mundu ikuskeraz ari gara, ulertzeko, bizipenak digeritzeko eta adierazteko moduez ari gara; gure solaskideen esanak hobeto ulertu ahal izateko ikusten saiatu behar garenaz. Esandakotik zer jaso du? Nola antolatzen du informazioa? Non jartzen du arreta? Eta nola eraikitzen du ideia? Nondik? Zer lortu nahi du gauza bat edo beste esaten eta egiten duenean? Zertarako? Zein da bere helburua?

Eredu mentalaren osaketan biologiak, kulturak, historia pertsonalak eta hizkuntzak zein hizkerak hartzen dute parte. Denok jaiotzen gara testuinguru jakin batean, kultura batean eta egiteko aukera eta intentzio batekin. Aldagai guzti horiek gure izaera ulertzeko balio beharko lukete, garapena ulertzeko eta erantzunaren egitekoa jasotzeko.

Hortaz, ikusten edo entzuten duguna ikusten edo entzuten dugula, argudio berriak eraiki baino, galdetu ulertzeko, proposatu eskaintzeko eta onartu eroso egoteko.

Guk gurea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now