Euskal hiztunok biolentzia sinbolikoa jasaten dugu?
2014-03-05
Nola definitu hizkuntza asertibitatea?
2014-07-02

Estres linguistikoari aurre egin ahal zaio

Estres linguistikoa gainditu daitekeela diosku Gemma Sanginések Iparraldeko Hitzan egin dioten elkarrizketan. Gemmak ekainean Saran TELP tailerra eman zuela aprobetxatuz, elkarrizketa egin zioten.

Estres linguistikoaren zergatiak eta gainditzeko gako batzuk aipatzen ditu elkarrizketan. Horretaz gain, Sortir de l’armari lingüístic liburuaren euskarazko bertsioa egiteko lanak hasiak direla aurreratu du elkarrizketan.

Elkarrizketa irakurtzeko hemen: Hizkuntzan estresa sendagarria da

2 iruzkin

  1. Avatar Eneko H. Garaialde Etxaburu(e)k dio:

    Kaixo:
    Ohar bat eta iradokizun bat.
    Oso oker ez banago, estresa ez da gaitz bat; ez dago halakorik gaur egungo nahaste psikologikoei buruzko eskuliburuetan (ez DSM-5ean, ez CIE-11n)
    Beraz, estresari aurre egin behar diogu, ez sendatu.
    “Sendatu” hitza erabiltzeak aditzera ematen du euskaldunok gaitz psikologiko bat dugula, eta horrek ez dio batere laguntzen gure autoestimuari eta autokonfidantzari; alderantziz, geure burua estigmatizatzen laguntzen du.
    Zehatzagoa eta egokiagoa izango litzateke “Hizkuntz-estresari aurre egin ahal zaio” edo, behintzat, “gainditu daiteke”.
    Arazoak jatorria gure psikean duela aditzera ematen du izenburuak, nire ustez.
    Mila esker zuen arretagatik eta iruzkintzeko aukera emateagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now