Maite Iturbek, EITBren zuzendari nagusiak, jaso zuen Rikardo Arregi saria lehengo ostiralean eta honako hau azpimarratu zuen beste gauza batzuen artean: “Hedabide publikoa izanik, komunikazio arloan, saiatuko gara gizartearen ispilurik zintzoena izaten eta euskararen normalizazioaren lagungarri batuaren erabileraz eta baita ere gure euskalki desberdinak erakutsiz.”
Ederki, erabat ados. Baina, egun batzuk lehenago honako salaketa ibili denean bolo-bolo sare sozialetan, zalantzak sortzen hasten dira:
“Kaixo danoi,
Arguiñanon semiak aurkezten daben ETB2ko “a bocados” saiotik diar in doskue oin ordu erdi, gurea bixitan etortzia interesatzen jatela esanaz.
Diar in daben neskia españolez hasi da hizketan, ta nik euskeraz ulertzen daben galdetu jatenian, ezetz. Ta programia be españolez izengo dala.
Nik esan jat ia aukeraik emongo loskukien, aurkezliak españolez galdetu arren, euskeraz erantzuteko, ta ezetz. Esan jat hemengo telebista publikuan euskal hiztunok españolez ipintzia lamentablia pentzatze jatela.
Sutan jarri da. Esan dost “han pasado muchos euskaltzales y sin ningun problema…”, “el presentador tambien es euskaldun”… Pues más lamentable todabía, erantzun jat.
Lastimia elkarrizketia grabau ez izena.
Lotzagarrixa EITBn hizkuntza politikia, ta lotzagarrixa diar in daben emakumian jarreria ta txuleixia, ze agresiba jarri dan. Insistitzeko be ze modu “Os vendría bien para promocionar, este programa lo ve mucha gente…” Esan jat gure marra gorrixak badauzkula.
Ekologikoko ekoizle gaztien bila idabitz. Animatze zaitxuet ezetz esatea, baldin eta euskeraz itxen laatze ezpotzue.
Segi goor ta zaindu!”
EUSKARALDIA dela eta, asko ahobizi izan edo belarriprest izan aukeratzen ari garenean salaketan jasotzen den moduko portaerak onargarriak al dira? Euskal hiztunak EITBko hedabide erdaldunetan nola hartu behar diren zein irizpide zabaltzen dituzte arduradunek? Azken batean, bagara edo ez gara?