Eredua, imitazio soziala eta efikazia.
2013-06-12
Zergatik egiten zaigu horren zaila euskarari eustea euskaldun hartzaileekin?
2014-02-19

Hizkuntzaren sozializazioa: familian eredua ematearen garrantzia

 ARGIAko artikulu batek familiako hizkuntza-portaera eta ereduen hausnarketa egiteko aukera ekarri digu. Mungiako Larramanedi ikastolako gurasoak kezkatuta daude euren haurrek duten erdararako joerarekin. Joera hori gero eta haur txikiagoen artean zabaltzen ari dela ikusita, egitasmo bat abian jarri dute gurasoen artean hizkuntza portaeren eta haurrei ematen dieten ereduen inguruan hausnartzeko.

Gai horri buruzko ideia interesgarriak aurki ditzakegu Paula Kasaresek idatzitako Euskararen belaunez belauneko jarraipena hizkuntza sozializazioaren paradigmatik artikuluan, zeinak Hausnartu Soziolinguistika sarien IV edizioko lehenengo saria jaso zuen. Artikuluan hizkuntzaren familia bidezko transmisioaren ohiko ikuspegia (gurasoengandik seme-alabengana) gainditu eta hizkuntza sozializazioari buruz hitz egiten du. Hizkuntza sozializazioa prozesu dinamikoa, elkarreragilea, bizitza osoa hartzen duena eta ingurumenari lotua dagoela adierazten du. Horren harira, azpimarratzen du gurasoek haurren hizkuntza jarduera eta jarrerak eratzen dituztela baina haur txikiak ez direla transmisioaren jasotzaile pasibo hutsak, baizik eta horrez gain eragile direla familian.

 Kasaresen arabera, haurrak berehala jabetzen dira hizkuntzaren erabilera-arauez, gizarte jardueretan hizkuntza nola erabiltzen den ikusita eta egoera horietan parte hartuta. Horrela, haurrek hizkuntza ez ezik, hizuntza erabiltzeko arau sozialak, hizkuntzen arteko hierarkia eta halakoak ere barneratzen dituzte. Sozializazio elebiduna izan duten haurrek bi hizkuntzak ikastearekin batera, bi kodeak nola erabili, non, norekin eta zertarako, bi kodeak noiz bereizi eta noiz nahasi ere ikasten dute.

  Gaiak heltzeko ertz asko baditu ere, horietako bat gure seme-alabei ematen diegun eredua da. Seme-alabei hizkuntza transmititzen diegunean, horrekin batera nola, noiz, norekin eta zertarako erabili ere transmititzen diegu. Ondorioz eredugarria izatea gure esku dago, ez gehiago, baina ez eta gutxiago ere. 

2 iruzkin

  1. […] – Familian ere eredua eman behar dela diote Telpeko lagunek: https://www.emun.eus/hitzartzen/?p=773 […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now