Albert Bandura psikologo kanadiarra ezaguna da behaketak ikasketan duen eraginaren inguruko esperimentuengatik eta horietan oinarrituz teoria kognitibo soziala garatu zuelako. Eragin handia duen psikologotzat jotzen da Bandura. Bere ustez, behaketa bidezko ikasketak garrantzia handia du sozializazio prozesuan. Kultura guztietan gizakiak behaketa bidez jasotzen ditu ereduak, ezagutzak, estrategiak, portaerak eta jarrerak. Horregatik behaketa bidezko ikasketan eredua informazio iturri bilakatzen da eta berebiziko garrantzia du portaerak, ezagutzak eta abarrak trasmititzerakoan. Teoria horren arabera, ereduak portaera bat transmititzeko eta imitatua izateko izan dezakeen efikazian eragina du, besteak beste, ereduak esaten eta egiten duenaren arteko koherentzia.
Horren harira hausnarketarako gaia eman digu azken egunetan irakurri ditugun bi kontu:
Bata BERRIA egunkarian irakurle batek idatzitako gertaera baten inguruan: euskara sustatzeko kanpaina.
Bestea, Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen web orrialdean mintzalagun proiektuan parte hartzen duen Xiomara Galvis Azkoitiarrari egindako elkarrizketan, ea herriko jendeak euskaraz egiten dion galdetzerakoan Xiomarak emandako erantzuna: “Bai, baina ez beti! Eta horrek asko amorratzen nau. Askotan pasatzen zait kalean norbaitekin hitz egiten hasi, eta hark niri gaztelaniaz egitea. Nik euskaraz berari eta hark niri gaztelaniaz, ridikulua da! Eta nik esaten dut: aizu, nik badakidala euskaraz!”
Behaketa bidezko ikasketaren teoriara bueltatuz, imitazioa ideia, balore eta portaera motak zabaltzeko bide garrantzitsua da gizartean. Baita ere aldaketa transkulturalak lortzeko bidea ere.
Gutako bakoitzaren hizkuntza portaera eredua da beste pertsonentzat. Gure familiakoentzat, lagunentzat, lankideentzat, ezagunentzat. Bakoitzak bere bere mailan, batzuk hedapen handiagoa eta beste batzuk txikiagoa izan dezakegu, baina eragina dugula ezin ukatu. Hortaz, ematen dugun ereduaren efikaziari dagokionez, gure esku egon daitekeen gakoetako bat esaten eta egiten dugunaren arteko koherentzia bada, efikazak gara?
http://youtu.be/7d4gmdl3zNQ
Iruzkin bat
[…] imitazio soziala eta efikazia hizpide hartuta, lana euskalduntzeko EMUN kooperatibako TELP tailerraren blogean aipamena egin berri diote gure Webarruko eduki bati, aski artikulu […]