Estres linguistikoa
2012-12-04

Elebitasun pasiboa: Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut

ARGIA-n argitaratutako artikulu hau interesgarria iruditzen zaigu elebitasun pasiboa jorratzen duelako. Zergatik ez hitz egin euskaraz ulertu baina hitz egin ezin duenari? Euskal hiztunari euskaraz aritzeko aukerak biderkatzen zaizkio elebidun hartzaile edo pasibo izendatutako horiei ere euskaraz eginez gero. Gainera ez dakienari euskaraz egitea ez da onuragarria euskara hiztunarentzat soilik, baita erdaldunarentzat eta euskara ikasten ari denarentzat ere. Euskarara hurbiltzeko modua litzateke ulermena lantzea, gero poliki-poliki, hitz egiten hasteko.

Azken batean, bi hiztunek hizkuntza desberdinetan elkar komunikatu eta ulertzeko gaitasunaz baliatzea da TELP tailerretan proposatzen dugun baliabideetako bat. Artikuluan dioen moduan, hizkuntza alternantzia hori hizkuntza aniztasun handiko herrialdeetan (Kamerun, India…) aspaldi erabiltzen da.

Iruzkin bat

  1. Avatar Qaa(e)k dio:

    Zuei ere eskerrik asko keptzontu berri hori asmatzeagatik eta telperoen edo patetikoen (Atxagari kasu eginez) ahotsa zabaltzen jarraitzeagatik. EMUNen aztertzen ari gara urtero diru partida bat gordetzea euskara erabiltzeagatik jasotako isunak ordaintzeko. Asertibitate ziurtagiria aurkeztu beharko da, noski!Ondo segi,Olatz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now