Galdetu kontsultorioan
Aiora
Aisialdia
Galdera
Herriko jaietan DOKE txapelketa. 4 talde parte hartzen, horietako batean euskararen ezagutza ez dago bermatuta. Azalpenak ematen hasiaz bat “vamos a explicar/hablar en castellano para que todos entendamos”. 30 pertsonen aurrean, jai giroan… nola eman erantzun fresko/grazioso bat euskaraz egingo dugula aldarrikatzeko?
Aiora
(Aretxabaleta)
2019-03-12
Kaixo, Aiora:
Batzuk ez gara oso abilak izaten bat-bateko konponbideak bilatzen, are gutxiago ageriko egoeratan. Konponbide guztiak senti ditzakegu deserosoak: deserosoa dena bi hizkuntzatan esatea, deserosoa euskaraz aritzea (batzuk ez dutela ulertzen jakinda) eta deserosoa gaztelaniaz aritzea (herritar batzuei ez zaiela gustatuko jakinda).
Erabakia bat edo bestea hartu, taldean hartzeak indar pixka bat emango liguke, eztabaida baten ondorioa litzatekeelako eta arrazoituta egongo litzatekeelako. Gainera, talde oso batek gurekin bat egiten duela jakingo genuke, eta erabakia betetzen aritzeak, ondo ari garenaren sentsazioa, behintzat, emango liguke.
Beraz, hurrengo urtean horrelakorik gerta ez dadin, festen batzordeari, udaletxeari, edo dagokionari, gogoraraz diezaiokezu aurkezpenak euskaraz ahalbidetzeko hartuko dituzten neurriak aurretik adostea lagungarria dela. Proposamenak eginez ere lagun dezakegu, baina antolatzaileei dagokie egoera posibleetarako jokaera kode bat adostuta izatea eta uneko aurkezleei hizkuntza kudeaketa erraztea.
Hala ere, berriro gertatuko balitz, hemen eskatutako erantzun sorta posible bat:
- Hemengo baten batek igual ez du erdara ulertuko, adi!
- Niri aspaldi ahaztu zitzaidan gaztelania, egidazu euskaraz, mesedez
- Erdaraz jokatu behar badugu, 2 puntuko abantaila eskatzen dut
- Inork ez dizu itzuli nahi, ala? Ni prest!
- Itzultzaileak gastatu egin zaizkigu Aretxabaletan? Egongo da itzultzeko gaitasuna daukan baten bat, ala?
- Segi euskaraz lasai, lagunduko diegu-eta!
hitzartzen 2019-03-12