Emun 1997an sortu zen lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko helburuarekin. Zeregin horrek berarekin zekarren kultura eta ohitura aldaketa bat eta euskara planen baitan, pertsonen motibazioan eta portaera aldaketetan zerk eta nola eragiten zuen ikertzen hasi ginen.
2008an TELP (Taller d´Espai Lingüístic Personal) tailerren berri izan genuen eta haien sortzaileekin, Ferran Suay eta Gema Sanginesekin harremanetan jarrita, Euskal Herriko egoeretara egokitu eta tailerrak eskaintzen hasi ginen.
Ordutik ikertzen eta geure eskaintza behar eta hartzaile berrietara egokitzen jarraitu dugu eta gaur egun eskaintza zabala daukagu norberaren hizkuntza portaeretan eragin eta horiek aldatzeko.
Eroso nonahi eta noiznahi (TELP)
Hartzaileak:
Euskaraz bizitzeko hautua egin eta egunerokoan eroso bizitzeko baliabideetan sakondu nahi dutenak.
Metodologia:
Teoria eta praktika.
Onurak:
Erosotasuna, ahalduntzea, asertibitatea.
Berezitasuna:
Kataluniako Taller d´Espai Linguístic Personal tailerretan oinarritutako saioak.
Aktibazio tailerrak
Hartzaileak:
Egitasmo kolektiboetako partehartzaileak.
Metodologia:
Praktika.
Onurak:
Taldearen babesa, sendotasuna, erosotasuna.
Berezitasuna:
Taldean egiteko saioa. Taldean eragiten.
Taldea eragiten
Hartzaileak:
Euskaraz bizi diren eta inguruan eragin nahi dutenak.
Metodologia:
Praktika.
Onurak:
Ahalduntzea, lidergoa, enpatia landua.
Berezitasuna:
Aurrez nork bere lanketa egina izatea eskatzen du.
Hizkuntza praktika ekologikoak
Hartzaileak:
Haur eta gazteekin harremana duten euskaldun zein erdaldunak.
Metodologia:
Teoria eta praktika.
Onurak:
Ekologiaren ikuspegia, adinkako baliabideak, elkarrizketetan trebatzea.
Berezitasuna:
Ekogunearekin batera sortutako saioak.
Esatetik egitera
Hartzaileak:
Euskararen erabilerari buruz hausnartu nahi dutenak.
Metodologia:
Teoria eta hausnarketa kolektiboa.
Onurak:
Erabilerarako abiapuntua, helburu bateratuak, taldetasuna.
Berezitasuna:
Abiapuntu ezin hobea.
Soziolinguistikaz gazteekin
Hartzaileak:
Nerabe eta gazteak.
Metodologia:
Hausnarketa pertsonal eta kolektiboa.
Onurak:
Aurreiritzien azterketa, euskara mundu eleanitzean, euskararen aldeko praktikak.
Berezitasuna:
Eragin zuzenak lortzeko adin egokia.