Psikologia zientifikoan, portaera asertiboa aztertzeko, kontuan hartzen dira portaeraren hiru maila: motorra (kanpo portaera), kognitiboa (pentsamendu ereduak) eta emozionala (sentimendu eta emozioak). Ikus ditzagun portaera asertiboaren ezaugarriak maila horietan sailkatuta:
Kanpo portaera:
- Hitz jario egokia / segurtasuna / blokeo edo hizkunerik ez / zuzeneko begiz-begiko harremana, baina ez desafiozkoa / gorputz-erlaxazioa / gorputz jarrera erosoa
- Sentimendu positibo eta negatiboen adierazpena / oldarkortasunik gabeko defentsa / zintzotasuna / bere interes eta gustuei buruz hitz egiteko gaitasuna / iritzi desberdina izateko eta argi erakusteko gaitasuna / azalpenak eskatzeko gaitasuna / “ez” esateko gaitasuna / akatsak onartzea
Pentsamendu ereduak:
- Beretzat eta besteentzat eskubide batzuk daudela jakin eta berauetan sinisten du.
- Bere usteak normalean “arrazionalak” dira
Sentimenduak/emozioak:
- Autoestimu ona / ez da besteak baino ez gutxiago ez gehiago sentitzen / harreman asebeteak ditu / norberekiko errespetua
- Kontrol emozionala izatearen sentsazioa.
Asertibitatearen ezaugarri hauek hizkuntza portaera asertiboari aplikatuz, honakoak izan daiteke hizkuntza asertibitatea praktikatzen duen pertsona baten portaera lehenago ikusi ditugun hiru mailen arabera:
Kanpo portaera:
- Bere egiten duen hizkuntzan hitz egiten du; solaskidearekin komunikazioa guztiz ezinezkoa dela egiaztatzean bakarrik aldatzen du hizkuntzaz horrela egitea erabakitzen badu.
- Ahots tonu tinkoa eta segurtasunez
- Begietara begiratzen du, gorputz jarrera hurbil eta zuzena du.
Pentsamendu ereduak:
- “Nire hizkuntza garrantzitsua da niretzat, beste hizkuntzak beraien hiztunentzat garrantzitsuak diren bezalaxe”
- “Nire hizkuntzan hitz egiterakoan eroso sentitzen naiz”
Sentimenduak/emozioak
- Erosotasun eta konfiantza sentimenduak
- Auto-estimu ona