- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, emun, euskara, euskara planak
- Nafarroako Gobernuko departamentuen hizkuntza planak
Nafarroako Administrazio Orokorrak zerbitzua euskaraz ematea lortzeko xedearekin, Nafarroako Gobernuko departamentuen hizkuntza plangintzak garatu dira. Hizkuntza plangintzak administrazio publikoaren egitura eta baliabideak ondo ezagutzea eta departamentuekin elkarlanean aritzea eskatzen du, horietan euskara zeharkakotasunez txertatzeko. Izan ere, helburua da departamentuetako langileek beraiek, zuzenean edo itzulpen zerbitzuak erabilita, haien jardunean hizkuntza kudeaketa egokia eginez elebiko zerbitzua eskaintzeko urratsak ematea.
Euskarabideko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuaren zeregina izan da departamentuei laguntza teknikoa eskaintzea lan eremuak identifikatu, lehenetsi, antolatu eta horiek bideratzen laguntzeko, baina gauzapena bera departamentuek egitea. Horrek erritmo eta sakontasun maila desberdinetan lan egitea ekarri du, departamentu bakoitzaren errealitatetik abiatuz eta dituen baliabideen arabera. Lana bideratzeko, departamentu bakoitzak bi figura definitu ditu lanketak hedatzeko: hizkuntza planaren arduraduna eta teknikaria. Euskarabideko Aholkularitza ataleko teknikariek haiekin zuzeneko harremanean lan egin dute.
- Lehenengo Plan markoa indarrean eta 13 Departamentuetako Hizkuntza Planak diseinatuta. Planen garapenerako eta jarraipena egiteko egitura artikulatua.
- Departamentuetako Hizkuntza Planetako teknikariak edo solaskideak diren pertsonei prestakuntza Administrazioko euskara plangintza, soziolinguistika eta planen gidaritza eta lidergoa gaietan.
- Euskarabideko lantaldeko lan dinamika sendotuta, lan prozedura eta harremanak eraikitzea eskatzen duen lan egiteko moduarekin.
- 2019-2022 epealdiko lehenengo plangintzaren Ebaluazioa egina eta bigarren plangintzarako oinarriak zehaztuta.
Nafarroako herritarrari begirako zerbitzuan euskararen presentzia handitzea, nagusiki idatzizkoan eta digitalean.
Departamentuetako hizkuntza planen kudeaketarako lan antolamenduaren egonkortzea.