- EMUN
- Proiektuak
- emun, eraldaketa, estrategia, gobernantza, iraunkortasuna, partaidetza
- Kooperatibagintzaren erronkak definitzeko topaketa

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (CSCE-EKGK-k) 2022-2024 epealdirako hausnarketa estrategikoa egin ondoren Euskadiko kooperatibagintzaren sustapen eta hedapenarekin lotutako erronkei heldu nahi izan diete. Horretarako, Euskadiko kooperatiben ordezkarien parte hartzea bideratu nahi izan dute.

Talde eragilearekin langaiak definitu ondoren, goiz osoko topaketa bat egin zen sektore guztietako kooperatibekin batera. Langaiak definitzeko EKGK-ak bideratutako kooperatibagintzaren pertzepzioaren inguruko bi ikerketa eta Debagoiena 2030 lanketako hustuketa egin zen eta ondoren Lan Batzordean gaien aukeraketa egin zen. Partaideen artean osatutako 6 Mahaietan landu ziren gaiak. Ondoren, Emunek, jasotako informazio guztiaren deskargua eta ondorio nagusiekin txostena osatu zuen EKGK-ri helarazteko.

EKGK-ren plan estrategikoan txertatzeko lehentasunezko gaien definizioa. Gai horiek lantzeko erronka nagusien definizioa kooperatiben eskutik.

Euskal kooperatibetako eragileen erantzun ona. Sektore desberdinetako kooperatibek elkarrekin kooperatibagintzaren inguruko hausnarketa eta erronkak definitzeko aukerak izatea.