- EMUN
- Proiektuak
- emun, generoberdintasuna, kontziliazioa
- Kontziliazio neurrien markoa eta hausnarketa

Iraurgi Berritzenen kontziliazioaren inguruan marko bat adostea eta zuzendaritza mailan kontziliazio erantzunkiderako neurriei buruzko erabaki proposamena osatzea.

Kolektibo guztiaren parte hartzearekin kontziliazio markoaren baitan sartzen diren neurri mota desberdinen artean lehentasunezkoak identifikatzea.
Lehentasunak identifikatzeko langileen kontziliazio beharrak eta bezeroen eskakizunak kontutan hartzea.

Kontziliazio erantzunkiderako neurriei buruzko erabaki proposamena eta horren baitan: 1) Kontziliaziorako politika orokorra, 2) Hiru kontziliazio neurri zehatz eta 3) Komunikaziorako neurri bat.
Kontziliazio politika eta neurrientzat probaldia ere zehaztu zen.

- Erakundean kontziliazioari buruzko hausnarketa kolektibo guztira zabaltzea.
- Zuzendaritza taldeak generoaren berdintasuneko oinarrizko kontzeptuen inguruan gogoeta egitea.
- Gerora genero berdintasuneko plana egiteko abiapuntua ezartzea.