- EMUN
- Proiektuak
- emun, erabilera, euskara, euskara planak, plangintza, portaerak
- Hizkuntza aniztasunaren kudeaketa nazioarteko enpresa taldean
Nazioarteko enpresa taldea den Mondragon Assembly Taldeko hizkuntzen kudeaketa egoki baterako politika sortzea Euskararen Normalizazio prozesuari ahalik eta gutxien eraginda.
Prozesuak ondorengo faseak izan ditu: entzute fasea (kanpoko adituak, nazioarteko zuzendaritzak eta horien arduradunak), deliberazio fasea (diagnostikatutako indarguneak eta ahulguneak eta kanpoko adituen aholkuak kontuan hartuta) eta erabakitze fasea (hizkuntza politikak eragin handiena izango duen arloetako arduradunekin).
- Mondragon Assembly enpresa taldearentzat Taldeko Hizkuntza Politika sortzea.
- Hizkuntzen kudeaketa erraztea, kooperatibaren eta filialen eguneroko jardunean sortzen diren egoera eta zailtasunen aurrean.
- Prozesu horrek adostasun eta kohesio maila handiagoa ekarri du barne mailan.
Zuzendari nagusia gidari izan da prozesu osoan; bere interesaren ondorioz, gainerako pertsonak inplikatu egin dira prozesuan. Euskarak, hizkuntzen kudeaketarekin batera, garrantzi handiagoa hartu du kooperatiban. Egindako lanak interesa piztu du Fagor Taldea osatzen duten gainerako kooperatibengan.