- EMUN
- Proiektuak
- emun, euskara, euskara planak, kirola
- Euskara Plana eta prentsaurrekoak euskaraz

2015ean ezarri zuen Realak euskara plana. 2017an Gipuzkoa Berdinago ekimenean hartu zuen parte, Gipuzkoan erreferentzia ziren hainbat erakunderekin batera. Batean zein bestean, gai nagusietako bat izan dira jende aurreko ekitaldiak.

Euskara Planarekin batera, hizkuntza irizpideak ezarri ziren eta, urtero, horiek garatzeko dinamikak egin izan dira. Esaterako, 2020an komunikazioko lankideekin egin zen lanketa zehatza eta, 2021ean, euskara hutsezko prentsaurrekoen lanketa abiatu zen.

2021-2022 eta 2022-2023 denboraldietan, lehen mailako bi taldeetako jokalariek eman dituzte prentsaurrekoak euskara hutsean.

Hedabideen eta zaleen txaloa jaso duen ekimena izan da eta, aurrerantzean ere, helburua da balantza euskararen aldera eramaten jarraitzea.