Enpresa askorentzat ezinbestekoa da ekoizpenerako edo salmentarako mundura irekitzea. Eta, hala, delegazioak eta ekoizpen plantak ireki ohi dituzte atzerrian hainbat euskal enpresa edo enpresa taldek. Era berean, hemen egoitza duten hainbat lantegi ere nazioarteko egitura baten filial dira. Egoera horrek dakar, ezinbestean, hizkuntza aniztasunaren aldagaiarekin topo egitea eta, maiz kontrakoa badirudi ere, kudeaketan ekar ditzakeen balizko buruhausteengatik, enpresarentzat onuragarria izan litekeen faktore izatea gure esku dago.
Izan ere, hizkuntza politika egoki bati esker posible da hizkuntza aniztasuna modu eraginkor eta sano batean antolatzea, izan ditzakeen ahulgune posible batzuk -pertsonen arloa, eraginkortasuna, itzulpenen kostua, formazio kostua- aniztasun kudeaketa sano eta enpresarekiko identifikazio positibo bihurtuz.
Horrenbestez, Lingua franca kontzeptua enpresan nola aplikatzen den ezagutu nahi izanez gero, hizkuntza gutxituek enpresa globaletan duten lekuaz interesa baduzu edota hizkuntzen kudeaketa trakets batek enpresa bati ekar dakizkiokeen kalteen inguruko jakin-mina baduzu, besteak beste, BAT Soziolinguistika aldizkarian artikulua idatzi dut. Plazer baduzu hor dituzu gaiari buruzko gakoak eta hainbat adibide praktiko irakurgai.
Post scriptum: Emunekoon pasioa da hizkuntza kudeaketa gaiei buruz jardutea, bereziki euskara ardatz hartuta. Horrela, gaiari buruz zerbait aipatu nahi izanez gero bidali mezu bat eneko.barberena(abildua)emun.eus helbidera. Ziur gaude zure ekarpena oso aberasgarria izango dela baita guretzat ere.