Euskaraz eta parekidetasunean bizi nahi dugu. Lan mundutik euskararen biziberritzeari ekarpena egin eta ikuspegi feministatik jendarte parekidea eraikitzeko gizarte eraldaketan eragin.
Kooperatiba aurreratua gara
Bezeroari egokitutako aholkularitza
Ezagutza eta esperientzia anitzeko taldeetan lan egiteko konpromisoa dugu, behar eta egoera berrietan ikasitakoarekin gure gaitasunak areagotuz. Hasi berri dugun epealdi estrategiko honetan, gure misioa, esperientzia eta ezagutza arloak bezeroen beharrekin uztartu eta gure jarduna bezeroari balio ekarpen handiena eskaintzeko lan egingo dugu. Gure bezeroek eragin dezaketen inpaktuan jartzen dugu fokua.
Lana bizigarri egiten duen Emun
Taldeetan oinarritutako gobernantzan sakontzen jarraituko dugu. Taldeari indarra emanez eta norbanakoen ezagutzari bide, erakundean egindako ibilbidearekin pertsonek hazteko aukera izan dezaten. Emuneko pentsonentzat erakundea bizigarria izan dadin, barne sistemak erronka berrietara egokitzen jarraituko dugu.
Komunitatea eraldatzeko ekarpena
Gizarte eraldaketa ardatz duen erakundea izanik, komunitatean inpaktu positiboa izateko eta gure jardunak sortutako inpaktu negatiboa murrizteko lan egiten dugu baliabideak jarrita, eta emunkideengan eraginez.