- EMUN
- Proiektuak
- emun, euskara, euskara planak, kirola
- SD Eibarko euskara plana eta Euskararen Baloia ekimena
2016tik Euskara Plana ezarrita du SD Eibar Kirol Elkarteak. Barrura begirako eta kanpora begirako ekintza eta helburuak adostu eta jarraipena egiten die Euskara Batzordeak.
2020an lantaldeak sortu ziren eta lantalde bakoitzak ekintza eta helburu jakinekoak gauzatzeko ardura dauka. Lantalde horietako batetik sortu da, esaterako, Euskararen Baloia ekimena. Bertan, LH3ko haurrak urtero joaten dira Ipuruara, jokalari ezagunen ahotik, Euskararen Baloiaren ipuina entzutera. Ondoren, haurrek eurek ere, ikastetxeka, euren euskarazko sorkuntza azaltzen diete aretoan direnei.
Erreferentziazko kirolariek, urtero, ehunka umeri kontatzen diete euskararen baloiaren ipuina. Eibarko, Mallabiko eta Ermuko ikastetxeetako haurrak izan dira Ipuruan.
Ikastetxeetako haurrek badakite LH3ra iritsitakoan Ipuruara joango direla euskararen aldeko mezu eder bat, kasu askotan, euren erreferenteengandik entzutera. Hurrengo urteetan, gainera, horren oroigarria izango dute gelan.