- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, aniztasuna, emun
- Harrera integrala

Urnietara bizitzera etortzen diren herritarrei harrera egitea.

Herriko zerbitzuen gida sortu dugu. Horrekin batera, harrerarako prozedura zehaztu dugu: zein udal langilek hartzen duen parte eta zein den haren egitekoa. Errolda oinarri hartuta, harrera saioak antolatzen ditu Udalak, eta Udaleko teknikariek ez ezik herriko hainbat eragilek ere hartzen dute parte bertan.

Harrera prozedura sistematizatu du Udalak. Dagoeneko egindako harrera saioetan izugarri eskertu dute etorri berriek.

6 harrera saio (guztira 444 gonbidapen gutun eta 74 pertsona bertaratuak, %20 inguruko asistentzia). Formazioa udaleko langile gehienei (talde bat baino ez da falta). Herriko 4 elkarteren inplikazio zuzena harrera saioetan.