- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, emun, generoberdintasuna, plangintza
- Getariako lehen berdintasun diagnostikoa eta plana
Herriko emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako ekintzak modu estrategiko eta sistematizatuan antolatzea. Horretarako, Getariak herri txiki gisa dituen baliabideei egokitutako plangintza bat burutzea, zeharlerrotasuna eta udaleko langile zein zinegotzien inplikazioa sustatzea ardatz izango duena.
Getariako udalearriaren errealitateari eta egun dituzten baliabideei egokitutako berdintasun plana martxan jartzea.
2021ean diagnostiko sakona egin zen: datu baseen azterketa, herri eragileei eta herritarrei bideratutako galdetegiak, talde eta banakako elkarrizketak (4 udal ordezkari, 4 udal langile eta arlo ezberdinetako 27 herritar (elkartegintzako emakumeak, emakume pentsiodunak, enpleguko sektore ezberdinetako emakumeak, emakume migratuak, talde feminista eta hezkuntza komunitateko kideak), eta udal komunikazioaren azterketa.
2022an Getariako emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. plana osatu zen:
- 4 esku hartze eremutan 16 helburu eta 66 ekintza.
- Planaren inplementaziorako egituraren diseinua: zinegotzi eta udal langilez osatutako 3 lantalde planaren inplementazioaren arduradun.
2023an inplementaziorako aholkularitza: lan taldekako antolaketaren abiatzea eta koordinazio guneen sorrera.
Herri txikietan horrelako plangintzek eragin dezaketen gainkarga ekidin, eta planaren inplementazioan eragile diren udal langile zein politikarien arteko lan banaketa orekatu eta jasangarria bideratzea, herriak zein udalak dituen baliabideei egokitua. Aurreikusitako plangintza eta ekintzak martxan jarri izana.