- EMUN
- Proiektuak
- emun, generoberdintasuna
- Engendering STEM jardunaldiak
Lanbide heziketa eta prestakuntza sistemaren (LHP) bidez, emakumeak era guztietako lanpostu teknikoetan sartzea sustatzea, enpresek talentuak bilatu eta prestatzeko duten erronkari erantzuteko, teknologia gazteei erakargarri gertatzeko eta genero-oreka hobetzeko.
ERASMUS + programaren baitan, Bergarako Miguel Altuna Institutuak, Eskoziako City of Glasgow College eta Herbeeretako VHTO zentroekin elkarlanean ENGENDERING STEM proiektuan EMUNek edukien kontraste lana egin du, konferentzietan hizlari gisa jardun du eta genero berdintasun plana duten enpresa industrialetan zabalkunde lanak egin ditu. Nazioarte mailan bi konferentziatan (International Gender Equality Conference) parte hartu du EMUNek: lehena 2018ko urrian Amsterdamen eta ondoren, 2019ko urrian Edinburgon.
Sentsibilizazio eta formazio materiala sortu da, euskarri komunak sortu dira (proiektuko webgunean), Praktika Onen Gida argitaratu da, eta kanpainak (bideoa, dohako ikastaro laburrak, ETEetan autodiagnostikoak egiteko tresna) sustatu dira.
140 persona baino gehiagok hartu dute parte nazioarteko bi konferentzietan.
80 enpresek erabili dute sortutako tresna.
Oro har STEM proiektuen inguruko proiekzio orokorra handitzea lortu da.