- EMUN
- Proiektuak
- diagnostikoa, dinamizazioa, emun, euskara, euskara planak, kirola
- EKFBn eta federaziotan euskararen diagnostikoa eta diseinua egitea
2022ko helburua izan da EKFBn eta 5 Federaziotan (Gimnastika, Pilota, Errugbia, Surfa eta Txirrindularitza) euskararen egoeraren eta erabileraren diagnostikoa egin eta euskara plana diseinatzea.
Lehenik, Federazio guztiekin batera 3 saio egin dira euskara plana eta kronograma aurkezteko; egitasmoa kokatu, hausnartu eta AMIA orokorra egiteko; eta diagnostikoak aurkezteko. Bigarrenik, talde bakoitzarekin diagnostikoa eta diseinua landu dira.
Federazio bakoitzarekin hainbat saio egin dira. Saio horietan euskararen bisioa edo helburu orokorra adostu eta hartara heltzeko estrategiak definitu dira. Ondoren, Emuneko aholkulariak ekintza planaren proposamena prestatu die, erakunde bakoitzak aztertu eta beharrezko moldaketak eginda onartu dira.
Proiektu honek federazio hauetan guztietan, eta ondorioz federatuetan, eragin handia izango du euskararen planak inpaktu handiagoa izango duelako Euskadiko Federazio hauen esparru guztietan.