- EMUN
- Proiektuak
- emun, entzutea, eraldaketa, estrategia, gizarte erantzunkizuna, iraunkortasuna
- Berrikuntza sozialeko batzordea enpresan

Berrikuntza sozialeko proiektuaren misioa izan da “arlo sozialean berritzailea, justua eta bizigarria den enpresa bihurtzea; erantzukizun soziala oinarri, genero eta tratu berdintasuna bermatzea, aniztasuna errespetatzea, eta lana eta bizitza pertsonala uztartzea”.

Entzute prozesu mamitsu baten ondoren batzordea abian jarri da 4 lan ildo zehatzen gainean: kontziliazioa, genero berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa. 2022an Genero berdintasun plana egin, kontziliazio lantaldea sortu eta “Lanean sexu-jazarpenari eta generoan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa” martxan jarri da eta gaiaren gaineko formazioa eman da.

Batzordearen sorrera eta kooperatibako organoek horren aldeko apustua berrestea. Protokoloa, Genero Berdintasuneko plana eta Berrikuntza sozialeko beste hainbat ekintza.

Gai hauei buruz hizketan hastea, lehentasunak jartzea, Irizar arlo sozialean aurrerakoi izan daitekeela sinestea.