- EMUN
- Proiektuak
- berrikuntza, emun, erabilera, euskara, euskara planak
- Arnasguneak

Lantegiko euskararen erabilera areagotzea, erdal elebakarren oztopoa gaindituta.

Lantegiko euskararen erabilera orokorra hobetzeko zailtasunak identifikatu ziren, erdal hiztunak tarteko, eta hortaz, eremuka lan egitea erabaki zen. 2017-2020 Plan Estrategikoan, arnasguneak martxan jartzea erabaki zen. Poliki-poliki, mapa linguistikoa tresnarekin, eremuak arnasgune gisa lantzea izan da estrategia, langileekin adostutako prozesuen bidez, eta helburu modura ezarri da urtero %4 hobetzea.

2019an 10 arnasgune daude martxan, eta beste bi gune gehituko dira segituan. Arnasguneen ideia erabat barneratu da lantegian, eta atzera-bueltarik ez duen prozesu modura ulertzen da euskaraz lan egiten hastea.

%25 Lantegiaren %25ek arnasgune batean dihardute.