• EMUN
  • Blog
  • Kirola euskalduntzeko taldea sortu dugu Emunen
2022-11-21 / BLOG

Asteburu honetan, gure hiru bezerok (Reala, SD Eibar eta Athletic) derbiak jokatu dituzte goi-mailako futbolean, Euskaraldia betean. Ekimenari erakutsi dioten atxikimendua bera parada ezin ederragoa da sortu dugun Kirolaren Bezero Taldea aurkezteko.

Urte hauetan kirolean pilatu dugun eskarmentuak ekarri du bezero talde berri hau. Izan ere, gaur egun, kirolaren eremu nahiko zabala hartzen dute gure bezeroek: errugbia, gimnastika erritmikoa, surfa, pilota, futbola, txirrindularitza.

Kirolak 200 mila federatutik gora ditu Euskal Herrian. Horrek erakusten du euskalduntzean daukan estrategikotasuna. Eremu formalaz gain, herritarrek euren harreman informaletako asko gurutzatzen dituzten gunea da, eta hizkuntza ohituretan eragiteko sortzen duen aukera horrek ere bultzatu du bezero taldearen sorrera.

Ekarpena egin nahi diogu kirolaren euskalduntzeari. Gure ibilbidean lagun eta aliatu ugari ezagutu ditugu, arlo publikoan nahiz pribatuan, eta eskerrak eman nahi dizkiegu bidaide horiei guztiei, kirol munduan lan egiteko tartea eskaintzeagatik, eta erakutsitako konfiantzagatik.

 

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus