- EMUN
- Proiektuak
- diagnostikoa, emun, entzutea, eraldaketa, gizarte erantzunkizuna, iraunkortasuna
- Fagor Taldeko Interes taldeak entzuteko prozesua
2018an Fagor Taldetik eskaera zehatza jaso genuen: gizartearekiko konpromisoa berritzeko prozesuan murgilduta zegoen garai hartan eta ibilbide horretan elkarlanerako aukera berria mahaigaineratu ziguten.
Urte osoko prozesua diseinatu ondoren, Fagor Taldeko interes taldeekin elkarrizketa prozesua zabaltzeari arreta berezia jarri genion. Barne eta kanpoko interes taldeak identifikatu ondoren, sakoneko elkarrizketak eta eztabaida taldeak antolatu genituen.
Entzute fase hau ezinbesteko ariketa bihurtu zen Fagor Taldearentzat gai materialak identifikatzeko prozesuan.
2021eko lehen seihilekoan eztabaida prozesuan dagoen Fagor 2030 iraunkortasun estrategiaren abiapuntua izan zen interes taldeen entzute prozesua.