• EMUN
  • Blog
  • Hizkuntza aniztasuna eta garapen iraunkor globala
2020-02-25 / BLOG

Kataluniako Vector5 aholkularitzarekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu Euskal Herrian enpresen gizarte erantzukizuna sustatzeko.

Hizkuntza aniztasuna eta garapen iraunkor globala

Enpresen Gizarte Erantzukizuna borondatezko praktika bat da. Enpresa batek modu etikoan heldu behar die zuzenean edo zeharka eragiten dituen inpaktuekin zerikusia duten gaiei, inpaktu bektore guztietan iraunkortasun irizpideak txertatuz (ekonomikoa, langileei eragiten diena, soziala, ingurumena eta gobernantza).

Gizarte erantzukizuneko prozesuen arabera, enpresek kontuan hartu behar dituzte interes 

taldeentzatgarrantzitsuak diren materialitateak, betiere, testuinguru etikoa ulertuta. Horrekin lotuta, arlo sozioekonomikoak hizkuntza minorizatuekiko interesa eta sentsibilitatea izatea beharrezkoa da.

Zenbait lurraldetan Katalunia edo Euskal Herria, kasu, eta hedaduraz, baita Espainiako merkatu osoan ere, lan hizkuntzen kudeaketa gai garrantzitsua da; enpresen gizarte erantzukizuna kudeatzeko metodologiari dagokionez, baita gai materiala ere. 

Enpresen Gizarte Erantzukizunak berekin dakar interes taldeen kezkak funtzionamendu korporatiboan txertatzea. Bide horretatik, enpresek konpromiso iraunkorragoak eta sakonagoak garatzen dituzte giza eskubideen, ingurumen iraunkortasunaren edo beste eskubide sozial, kultural edo ekonomiko batzuei dagokienez, eta, aldi berean, enpresak bere markarekiko konfiantza eta legitimitate soziala hobetzen ditu.

Enpresetan hizkuntza minorizatuak normalizatzeko prozesuek badaukate garapen metodologiko bat, baina enpresa gehienek ez dute jakin hori gizarte erantzukizunarekin edo garapen iraunkorraren ikuspegiarekin lotzen; askotan araudi hutsari baino ez diote heldu, eta, hala, balioa sortzea mugatu dute. Vector5-ek eta Emunek enpresei aholkularitza estrategikoa ematen eta hizkuntza planak garatzen daukagun eskarmentua erabilgarria izan daiteke erakundeari iraunkortasunean garatzen laguntzeko.

Hizkuntza aniztasunari babesa emateko, nazioarteko adostasun eta hitzarmen garrantzitsuak egon badaude, eta enpresek gizartearen aurrean onartu egin behar dute beraiek horretan duten erantzukizuna, izan ere, enpresek, merkatuek, produktuek eta zerbitzuek ere ematen baitiete  bizitza hizkuntzei.  Kultura ondarea eta Hizkuntza aniztasuna zaintzea garapen iraunkorraren parte da, 2030 Agendako 11.4 atalean dago jasota, gizadiaren erronka handiak finkatzen diren agendan, hain justu.

 

Lankidetza hitzarmena

Emunen eta Vector5ren arteko lankidetzaren helburua da Enpresen Gizarte Erantzukizunaren arloko kalitatezko zerbitzua ematea Euskal Herrian, eta horretarako ezarri dira Emunen eta Vector5ren arteko lankidetzarako oinarriak.

EMUN 1997an sortu zen lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko helburuarekin, eta ordutik hizkuntza aholkularitza lanean dabil.
Gaur egun, gai sozialak kudeatzen laguntzen duen aholkularitza da, euskarak eta berrikuntza sozialak bat egiten duten bidegurutzeetan  diharduen kooperatiba. Enpresetan gizarte eraldaketari lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu: hizkuntza normalizaziorako planak, genero berdintasuneko planak eta gizarte erantzukizuneko proiektuak, besteak beste.

Vector5 | excel·lència i sostenibilitat, bestalde, enpresei eta erakundeei beren Gizarte Erantzukizuna kudeatuz gizarte bikaintasuna garatzen laguntzen dien kooperatiba da, enpresari, haren interes taldeei eta gizarte osoari balioa eta iraunkortasuna emateko. Vector5-ek metodologia propioak sortu ditu enpresa mota bakoitzerako: txikiak, ertainak, handiak, administrazioa… Metodologia horien helburua erakundeen gizarte erantzukizuna hobetzea eta erakundeetan eraldaketa positiboak eragitea da. Enpresen kudeaketa estrategikoan Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) aplikatzen adituak dira, kooperatibako estatutuetan ere jasota dituzte, beraien xedea baita: mundu iraunkorrago bat erdiestea.

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus